Gaztelan, enplegu eta formakuntza programan izena emateko epea zabalik.

2018/05/16
Card image cap
Europako Gizarte Funtseko diru-laguntza jaso duen programan izena emateko epea zabalik dago.

GAZTELAN, Arrasateko Udalak antolatutako programa bat da, 2017ko “Plan Nacional de Empleo Juvenil” delakoaren baitan garatuta, eta Europako Gizarte Funtsaren laguntza duena. Lanerako prestakuntza eta enpresetan lan praktikak eskaintzen ditu.

Hiru ibilbide desberdin eskaintzen ditu. Ikasle parte hartzaile bakoitzak ibilbide bat aukeratu behar du:

  • 1. Sistema elektromekanikoen muntaiarako eta konponketarako teknikaria:
    1. Formazioaren iraupena ordutan: 600
    2. 2 mailako Profesionaltasun Agiriaren eduki parekideak.
    3. Enpresetako praktiken iraupena ordutan: 200
    4. Hasiera data: 2018ko ekainaren 14a
    5. Bukaera data: 2018ko abenduaren 21a
    6. Eguneko klase ordu kopurua: 8 ordu eguneko
    7. Abuztuan oporrak.
    8. Formazio eta praktika bitartean bekaren zenbatekoa: 2500€ guztira

 

  • 2. Nekazaritzako teknikaria
    1. Formazioaren iraupena ordutan: 600
    2. 2 mailako Profesionaltasun Agiriaren eduki parekideak.
    3. Enpresetako praktiken iraupena ordutan: 200
    4. Hasiera data: 2018ko ekainaren 14a
    5. Bukaera data: 2018ko abenduaren 21a
    6. Eguneko klase ordu kopurua: 8 ordu eguneko
    7. Abuztuan oporrak.
    8. Formazio eta praktika bitartean bekaren zenbatekoa: 2500€ guztira

 

  • 3. Elikagaien industriako teknikaria
    1. Formazioaren iraupena ordutan: 500
    2. 2 mailako Profesionaltasun Agiriaren eduki parekideak.
    3. Enpresetako praktiken iraupena ordutan: 200
    4. Hasiera data: 2018ko ekainaren 14a
    5. Bukaera data: 2018ko abenduaren 21a
    6. Eguneko klase ordu kopurua: 8 ordu eguneko
    7. Abuztuan oporrak.
    8. Formazio eta praktika bitartean bekaren zenbatekoa: 2250€ guztira

 

Parte hartzeko bete beharrekoak:

- Erregistratuta egon behar da Gazte Bermearen Sistema Nazionaleko fitxeroan

- 16-30 urte bitarteko adina edukitzea

- Arrasaten edo Deba Goieneko edozein herrian erroldatuta egotea (lehentasuna Arrasatearrek izango dute)

- Titulazio akademikoa: DBHko graduatua, edo erdi mailako formazio zikloetarako sarrera froga, edo baliokidea.

- Ezinbestean goiz eta arratsaldeko ordutegitarako prestutasuna eduki behar da, formazioa zein enpresetako praktiketako saioetara joan ahal izateko.

 

Izenematea:

- Izena emateko formularioko atal guztiak bete eta Arrasateko Udaleko BAZen entregatzea, NAN-aren fotokopiarekin batera. Izena emateko azken eguna, 2018ko maiatzaren 25a.

- Parte hartuko duten pertsonen hautaketarako kontuan hartuko, besteak beste, inskripzio ordena (Arrasateko Udaleko BAZeko erregistro zenbakia).

 

Informazio osoa eta izen-emate orria, gaztelan.arrasate.eus web orrian