GAZTELAN programan izena emateko epea luzatuta

2018/05/25
Interesa duten pertsona guztiei aukera emateko, Udalak ekainaren 1ra arte luzatu du epea.

Hainbat pertsona azken egunetan interesa erakutsi dutela ikusita, eta guztiei denbora emateko asmoz, Udalak GAZTELAN programan izena emateko epea luzatzea erabaki du.

Informazioa eta dokumentazioa eguneratu dugu GAZTELAN programaren atalean, gaztelan.arrasate.eus.

Animatu, eta arin ibili!