Geikek bideoa grabatu du Euskaraldia herrian aurkezteko

2018/05/14
Arrasateko Udalak, eskolek eta eta euskara taldeek osatzen dugu GEIKE. GEIKEren erronka 2018an Euskaraldia martxan jartzea da Arrasaten, eta horretarako lanean gabiltza hainbat taldetan banaturik.

Zabalkundea emateko asmoz, maiatzaren 3 eta 4an Euskaraldiaren bideoa grabatu genuen  GEIKEko eragile guztion artean. Hauexek dira Euskaraldia zabaltzeko bideo laburraren helburuak:

  • GEIKE osatzen dugun eragileek Euskaraldiaren informazioa eta izaera azaltzea.
  • GEIKEren atzean dagoen jende kopurua islatzea.