Udalak amaitu ditu dagoeneko Gesalibar auzoan euste horma bat berregiteko lanak

2021/12/10
Lanek hilabete bi iraun dute, Excavaciones Arrasate, SL enpresak egin ditu eta 88.611,46 euroko inbertsioa egin da

Udalak euste horma bat berregin du Gesalibar auzoan, 2020ko martxoaren 16an jausitakoa. Lanek hilabete bi iraun dute, Excavaciones Arrasate, SL enpresak egin ditu eta 88.611,46 euro inbertitu dira.

Victoriano Fuentes Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako zinegotziak nabarmendu du “lanen lehentasun nagusia izan da auzotarren eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzea. Lanek trafikoan eragin zuzena izan dute, baina arrasatearrek erantzukizun handiz erantzun dute, eta eskerrak eman gura dizkiegu. Guztion artean herri hobe bat ari gara eraikitzen, azpiegitura hobeekin, seguruagoa, jasangarriagoa eta atseginagoa”.