GIBaren aurkako borrokaren munduko eguna
2021/11/30
Urtero legez, azken 25 urtetan egin den bezala, abenduaren 1eko eguna dela eta, Sexologia Zerbitzua kalera aterako da, sexualitate osasuntsu eta zabalago bat aldarrikatzera.
Helburua da, herritarrei sexualitatearen gaineko informazioa helaraztea, gaixotasunen aurkako prebentzioa egitea, erasoen aurkako tresnak garatzea eta barneratzea, seme-alabekin heziketa sexuala hobetzea, sexualitate eta identitate anitzak plazaratzea …
Honetarako, abenduaren 1ean, asteazkenean, 16:00-19:30etara karpa bat egongo da Biteri plazan. Bertan, Udal Sexologia Zerbitzuko profesionalak egongo dira herritarrak informatzeko. Jolasak eta erronkak proposatuko dituzte, modu ludiko batean deskubritzeko sexualitateari buruz herritarrek zenbat dakiten eta sari ezberdinak egongo dira.
Modu honetan ospatu nahi du Sexologia Zerbitzuak bere 25. urteurrena.
Albiste erlazionatuak
Gazte Bulegoa
- Herriko udalekuak 2022/05/16
- Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak 2022/05/12
- Arrasateko Udalak eta herriko hainbat eragilek hilabeteko egitaraua antolatu dute, aniztasunarekiko errespetuan, tolerantzian eta aukera berdintasunean sakontzeko 2022/05/11
- Maiatzean eta ekainean bisita historiko eta mendi ibilbide ugari aukeran Arrasate ezagutzeko 2022/05/11