GiltzaON Kanpainak badauka saritua

2018/04/06
Card image cap
Izaskun Balanzategi Agirreurreta izan da GiltzaON kanpainaren sariduna. Arrasateko produktuez osatutako otarra irabazi du. Zorionak!

Martxoan BAZeko bulegoetan eta KZGunean "GiltzaON identifikazio elektronikoen kanpaina" abian jarri zuen udalak, udalarekin tramitazio elektronikoa errazteko asmoz. 

GiltzaON identifikazioaren bitartez, herritarrek udalarekin egin ditzakete tramite elektronikoak "Herritarren Ataria" webgunean, ataria.arrasate.eus helbidean. Edozein ordenagailu edo telefono mugikorretik erabili daiteke zerbitzu berri hau.

Guztira 140 pertsona izan dira martxoan zehar "GiltzaON" identifikazio sistema eskuratu dutenak eta guztiak sartu ziren apirilaren 3an egin zen zozketan. Bertan saritua Izaskun Balanzategi Agirreurreta arrasatearra suertatu zen eta Arrasateko produktuez osatutako otar bat egokitu zaio.

Zorionak Izaskun!