Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arrasateko Udalak hitzaldi bat antolatu dute komunitate energetikoen inguruan irailaren 22rako

2022/09/19
Kulturaten eskainiko da, areto nagusian, 18:00etan, eta ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, aforoa mugatua baita.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arrasateko Udalak 'Komunitate energetikoak: zer dira eta nola funtzionatzen dute’ hitzaldia antolatu dute, Energia Argitu programaren baitan, datorren irailaren 22rako, eguena. Hitzaldia 18:00etan hasiko da, eta Kulturaten izango da, areto nagusian.

Energia Argitu programaren helburua da energiaren eta bereziki elektrizitatearen, kontsumoaren murrizketa sustatzea era erraz eta soil batean, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzako abian jarritako baliabideen bitartez. Jomuga da eraginkortasun energetikoa areagotzea, eta zaurgarritasun nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa lortzea.

Hitzaldira joateko, ezinbestekoa izango da izena ematea aurrez. Horretarako azken eguna izango da irailaren 19a, astelehena, eta izena eman daiteke argitu@gipuzkoa.eus helbidean edo 605 75 76 87 telefonora deituta.