Gipuzkoako Garraio Publikoen tarifa berriak indarrean jartzea atzeratu da

2020/03/30
Alarma-estatuak eragindako administrazio-epeen etetea amaitu arte, indarrean dauden tarifak mantenduko dira.

COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoeraren adierazpena dela eta, eten egin dira administrazio-epeak. Hori dela eta, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak 2020-2021 tarifen indarraldia atzeratzea erabaki du, apirilaren 6rako aurreikusita baitzegoen, harik eta etete hori bertan behera utzi arte, eta bitartean indarrean dauden tarifek jarraituko dute.

Garraio publikoa erabiltzeko prebentzio-neurriak

Garbiketa-neurriak indartu dira, eta arreta handiagoa jarri da asko ukitzen diren gainazal eta puntuen desinfekzioan, baita hondakinak kentzean ere.

Hobe da garraio publikoa ez erabiltzea, beharrezkoa ez bada. Erabili behar badituzu, prebentzio-neurri hauek hartzea gomendatzen da:

  • Garbitu eskuak maiz.
  • Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.
  • Doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez.
  • Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
  • Eskuak ukitzen dituzten gainazalen garbiketa handitzea.