Gipuzkoako Urak lanean ari da Arrasateko ur depositua garbitzeko, baina gaur oraindik arazoak izango dira ur kalitatean
2026/09/25
Zubillaga auzoko ur horniduran izandako matxura baten ondorioz, lokatzaz zikindutako ur zikinak sartu ziren atzo gauean Arrasateko ur sisteman. Intzidentzia horren berri izan bezain laster, Gipuzkoako Urak-ek konponketa lanei ekin zien, eta prebentzio-neurri gisa iturriko ura ez edatea gomendatu zitzaien herritarrei. Arrasateko Udala Gipuzkoako Urak-i laguntzen ari da arazoa lehenbailehen arazoa konpondu dadin.
Gaur, oraindik, ur horniduran arazoak egongo dira
Gipuzkoako Urak-ek gau osoa eman du Arrasateko depositoa garbitzen, eta une honetan ere lan horietan dihardute. Depositoaren garbiketa prozesua amaitu bezain laster, Arrasateko ur hornidurara ur garbia bidaltzen hasiko dira. Une horretan bertan, Udalak herri osoko horniduran depurazioa burutuko du. Era berean, arazoa konpondu ondoren, edangarritasun analisiak egingo dira, uraren egoera ona dela bermatzeko.
Gomendio nagusia: Izandako arazoa erabat konpondu eta garbiketa zein depurazio lanak amaitu bitartean, iturriko ura ez edateko gomendioak indarrean jarraitzen du.
Udalak egoeraren garapenaren berri ematen eta informazioa eguneratzen jarraituko du, eta herritarrei erakutsitako ulermena zein lankidetza eskertzen die.