'Gipuzkoan Gazte Tour' Arrasaten hasiko da zapatu honetan, urriaren 2an

2021/09/27
Card image cap
Arrasaten ikusgai izango dira Hip-hoparen mundurako sarrera, Rap tailerra eta 4 kontzertuz osatutako kartela: 'Teloneroak: dentso + Tatta + Mutiko', Shaolin Monkey, Anier eta Hard Gz

'Gipuzkoan Gazte Tour 2021 'Arrasaten hasiko da urriaren 2an, musika eta arte eszenikoen inguruko hainbat ekitaldirekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arrasateko Udalak antolatuta, helburu nagusia da gazte eta nerabeei kultura programazioa eskaintzea, saiatuz ekitaldiaren parte sentitu daitezen.

Covid 19ren pandemiaren ondorioz 2020an geldialdi txiki bat egin ostean, urriaren 2an, Arrasatek hartuko ditu Hip-hoparen mundurako sarrera jardunaldia, Rap tailer bat eta 4 kontzertuz osatutako kartela: 'Teloneroak: dentso + Tatta + Mutiko', Shaolin Monkey, Anier eta Hard Gz.

Aforoa mugatua izango da jarduera guztietan: gonbidapenak banatuko dira Gaztetxokoetan eta Gaztebulegoan. "Hip-hoparen mundurako sarrera + rap tailerra La Basurekin" masterclassa www.arrasate.eus webgunean emango da ere streaming bidez.

Ekimena gaur aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundian Harkaitz Millan Kultura diputatuak, Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak. Arrasateri jarraikiz, ekimena gauzatuko da ere Zumarragan, Andoainen, Hondarribian, Eibarren eta Errenterian.

Maria Ubarretxenak adierazi duenez, "2020aren eta 2021aren zati bat oso garai zailak izan dira herritar guztiontzat eta, bereziki, gazteenentzat. Ahalegin handia egin dute ezohiko egoerara egokitzeko. Baina, gaur egun, osasun egoera da aurreko hilabeteen oso bestelakoa, eta, horregatik, apustua egiten dugu 12 eta 25 urte bitarteko gazteentzat aisialdi aktibo eta parte hartzaile segurua antolatzearen alde, behar diren prebentzio neurri guztiak bermatuta. Gizarte-hezkuntzako tresna bat da, bultzatzen dituena gizarte trebetasunak garatzea eta haien sormen gaitasuna sustatzea. Azken helburua da konexio sareak sortzea, harremanak izateko, lankidetzan aritzeko eta balioak trukatzeko. Gainera, gazteentzat modu erakargarrian: rapa oso modan dago gaztetxoen artean, eta hori da haien proposamena; izan ere, kartela aldez aurretik aztertu eta elkarbanatu da sare sozialen bidez, Gipuzkoako gazteen gustuak bertatik bertara jakiteko. Une egokia da, inoiz baino gehiago, kulturaz modu seguruan gozatzeko".

 

Hona hemen Gipuzkoako Gazte Tourraren programazioa, Arrasaten urriaren 2an:

 

  • HIP-HOPAREN MUNDUAREN HASTAPENAK + RAP-TAILERRA LA BASU-REKIN MASTERCLASS-A

Hitzaldi honetan hip-hoparen munduan sartuko dira, eta grafittia, breakdance-a, turntablism-a, beatbox-a eta rapa izango dituzte hizpide, baita ere, rapean emakume izatea zer den eta Euskal Herrian rapa euskaraz idaztea zer den.

Azalduko dute rap kanta bat zer-nola sortzen den, haren metrikak eta trikimailuak, eta saiatuko dira guztion artean bat idazten”.

https://www.youtube.com/watch?v=Jys0s84A__s

LEKUA: PABLO URANGA KALEA, 6 GAZTEGUNEA

IZEN-EMATEA: Doakoa izango da. Gaztetxokoetan, gazte-bulegoan edo on-line (arrasate-eus webgunean) egin ahal izango da. Aforoa mugatua da.

ORDUA: 16:00

 

  • KONTZERTUAK:

LEKUA: HERRIKO PLAZA (eguraldi ona eginez gero) / AMAIA ANTZOKIA (eguraldi txarra eginez gero)

PREZIOA: Doan. Aforoa mugatua izango da. Gonbidapenak: gaztetxokoetan eta gazte bulegoan.

ORDUTEGIAK:

    1. 17:30-18:00 HERRIKO ARTISTAK: DENSO + TATTA + MUTIKO
    2. 18:15-18:45 SHAOLIN MONKEY
    3. 19:00-20:00 ANIER
    4. 20:15-21:30 HARD GZ 

 

HERRIKO ARTISTAK: DENSO + TATTA + MUTIKO. Kolaboratzaileak: Fane, Sierra, Pxli eta Ekso.

https://www.youtube.com/watch?v=Ncx8wx4U_-k

Arrasateko eta Aramaioko 21 eta 22 urteko 3 gazte dira, 2017tik musika egiten dihardutenak: Tatta, Mutiko eta Denso produktore/DJ-a. Hainbat lekutan jo dute , besteak beste, Arrasateko eta Debako gaztetxeetan. Estatuan erreferentziatzat dituzte Aiman jr, Dano, Chill Mafia, Nickzzy…, eta nazioartean Lil Peep, Lil Skies, Post Malone, Travis Scott…

Trap/rap musika egiten dugu eta, etorkizunari begira, musika-industrian presentzia handiagoa izan eta kontzertu gehiago egin nahi genituzke.

 

SHAOLIN MONKEY

https://www.youtube.com/watch?v=z0uBUku6VpA

Shaolin Monkey-k hainbat single atera ditu eta 2019an Coto de Caza lana aurkeztu zuen. Bartzelonako MCak pixkanaka-pixkanaka lortu du bere oihartzuna eta jarraitzaile kopurua nabarmen handitzea, sare sozialek bere lanen berri eman baitute; horrela, ikusgaitasuna lortu du eta jarraitzaile askoz gehiago izatea ere bai. Haren mezuak, benetako estiloak eta egiten dituen ikus-entzunezko lanen kalitateak bermatzen dute oihartzun hori.

Bere track-etan dozenaka mila entzute bildu ostean eta azken lanean 4 milioi bisita gaindituta, bere single berriak aurkeztu ditu C. Terriblerekin eta Trueno argentinarrarekin lankidetzan: 1KDQ eta Hot Brocoli.

 

ANIER

https://www.youtube.com/watch?v=whSsUUMquN4

Berak aitortzen duenez, kasualitate hutsez iritsi zen hip-hopera, baina orain zaila izango da mugimendu urbanoetan Anier alde batera uztea, Bartzelonako raperoak distira, irmotasuna, alebosia, ausardia, zarata eta haserrea ematen dizkio eta. Anier-ek inork ez bezala defendatzen ditu, estalki gabeko aditzen bidez, desolazio emozionalaren lurraldea, aitormen zintzo eta basatia. Bere hitza ez da ezkutatzen, agerian jartzen da. Amorrua eta emozioa bateratzen ditu, esaldi zuzen eta zorrotzetan sentimendu pertsonalak eta sakonak laburbiltzen ditu. Anier-i odola dario, baina ez ezpainei hozka egiteagatik, bere hitzen haginkadengatik baizik.

Azkarra da eta kargatuta dago, errepikapeneko arma automatiko bat bezala. Bala horietan nobleziak eta emozionaltasunak agintzen dute. Horietan Anier-ek bere burua bilatzen du, aurkitzen du, galtzen du eta berriro bilatzen du. Amets hautsien bulebarreko alaben alaba da Anier, eta gaur egungo hip-hop panoramako kanta onenetako batzuk sinatu ditu: “Fuego a tregua”, “Carnaza”, “Caballo dopados”, “Siéntelo”, “Náufragos” edo “Oasis”. Haren ibilbide artistiko-musikalak hiru urte besterik ez du, baina milioika dira haren bideoen ikustaldiak.

 

HARD GZ

https://www.youtube.com/watch?v=Bgjz0aGUlQI 

Pedro Ruibal galiziar raperoa: 1995ean Vigon jaioa. A Coruñan hazi zen, eta bertan hip-hopa ezagutu, eta Hard GZ izatera pasatu zen. 14 urterekin bere lehen estudioa sortu zuen etxean, eta Urban Style Crew bandan hasi zen rapeatzen, DJ eta MCz zein grafiteroz inguratuta. Gero, La Utopía del Norte zigilua sortu, eta ia hamar urtez aritu zen lanean.

Rapero atipikoa eta utopikoa da; eta gizartearekiko duen konpromisoagatik nabarmentzen da, bere letretan ez ezik (aipamen ugari egiten du kaleko bizitzari eta langileen borrokari buruz), proiektu solidario ugaritan ere bai.

Urte gutxiren buruan, hip-hop panoramako artista garrantzitsuenetariko bat bihurtu da; fenomeno biral horrek, gainera, soinu hutsa gainditzen du.