Gluten gabeko gozogintza tailerra apirilaren 18an bertako produktuen azokan

2026/03/31
Card image cap
Ohiko produktuez gain, gluten gabeko gozogintza egiten ikasteko tailerra izango da.

Apirilaren 18an ospatuko da apirileko bertako produktuen azoka. Ohiko den bezala barazki eta tokiko produktuen ohiko postuak ere egongo dira. 

Aurten lehengo gluten gabeko gozogintza tailerra egingo da, parte-hartzaileek ahabi mermelada, granola eta natillak prestatzen ikasiko dute  Irrika Gluten freeren eskutik eta Ainara Abasok irakatsiko dueña. 

Hilero bezala barazki eta tokiko produktuen ohiko postuak ere egongo dira otarra zozketatuko da erosleen artean. 

Gluten gabeko gozogintza tailerra

Gluten gabeko gozogintza egiten ikasteko tailerra antolatu da zapatu horretan Seber Altube plazan bertan. Adin guztietara zuzendutako tailerra izango da eta 15 lagunentzat lekua dago. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea BAZen, 943252000 telefonoan edo izenemateak.arrasate.eus webgunean.