GOIAZ 2012-DEBAGOIENEKO LANBIDE HEZIKETAKO IV AZOKA

2012/04/03
Card image cap

Badator GOIAZ 2012 Debagoieneko Lanbide Heziketako  IV Azoka

 

Apirilaren 19an eta 20an Arrasateko Kulturateko klaustroan GOIAZ 2012 Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka egingo da.    Azoka hau lehenengo aldiz 2009an egin zen, beraz, aurtengoa ekimen honen  laugarren edizioa da. 

Bertan Debagoieneko eskualdeko Lanbide Heziketako zentro guztiak egongo dira,  formakuntza ez arautuko akademiak, ekintzaileen zentroak, eta formakuntza eta enpleguarekin lotura daukaten erakunde publiko eta pribatuak ere.  Bakoitzak bere eskaintza erakutsiko du, eta aukera egongo da bertan garatutako hainbat proiektu ezagutzeko ere.

Azoka hau interesgarria izan daiteke  heziketa ertainetako ikasleentzat, langabeentzat, langileentzat, eta orokorrean, formazioaren bidez lan munduan aukerak hobetzeko interesa daukan edonorentzat.    Ikasleen gurasoek ere informazio interesgarria jaso dezakete azoka honetan,  eskualdeko lanbide heziketako zentro guztiak bertan ezagutzeko aukera eskainiko da, eta.

Informazio zehatzagoa lotura honetan klikatuta ikus daiteke.

 

ARRASATEKO UDALA

Enplegua eta Garapen Ekonomikoko Saila