GOIAZ azoka abian da Kulturaten

2019/04/08
Apirilaren 8 eta 9an ekitaldiz beteta, martxan da GOIAZ Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka.

Errefentea bihurtu da Goiaz azoka dagoeneko, lanbide heziketa eta lanerako prestakuntzari dagokionez.  Aurtengo zita apirilaren 8 eta 9an burutzen ari da Arrasateko Kulturaten.

Mankomunitateko stand-ean, urtero moduan, Arrasateko Udalaren enplegu sustapen planarekin lotutako hainbat programen esku orriak daude, bisitarien eskura. 

Azokari atxikita programazio zabala antolatu du Debagoieneko Garapen Agentziak, azokaren edukia osatu aldera.  Informazio gehiago hemen