Gomestio baserriko egurrezko egitura egoera onean dagoela bermatzen du Arrasateko Udalak

2026/10/21
2020an eraitsi zuten Uribarriko baserri historikoaren zurezko egitura behar bezala zainduta dago eta egoera egokian mantentzen da. Datozen hilabeteetan, egitura babesteko eta gordetzeko berariazko instalazio bat egitea aurreikusten du Udalak.
Gomestio baserriko egurrezko egitura egoera onean dagoela bermatzen du Arrasateko Udalak
Argazkia: Arrasate Zientzia Elkartea

Arrasateko Udalak argitu nahi du Uribarriko Gomestio baserriaren egurrezko egitura egoera onean dagoela. Baserri historikoa 2020an eraitsi zen, eta, aurretik, egurrezko egiturako elementuak banan-banan desmuntatzeko lan konplexua egin zen, haien kontserbazioa bermatzeko. Desmuntaketa lan hauek egiten ziren bitartean, baserriaren egitura guztia aztertu eta behar bezela dokumentatua izan zen. Modu honetan, Gomestioren ezaugarri tipologikoak ongi ezagutzen dira.

Ordutik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arrasateko Udalak egitura historiko hori zaintzeko lan egin dute; egituraren elementu desberdinak sailkatuak izan dira eta egun, zurezko piezak hauek arrastelen gainean kokatuta daude lurzoruaren hezetasunarekin kontaktua sahiesteko eta babes lona batekin estalita, egurrari bere aireztapena bermatzeko.

Egitura behar bezala kontserbatzen dela ziurtatzeko, Udaleko teknikariek zurezko egituraren azterketa eta kudeaketa egin duen tekinikariarekin harremanetan jarri dira eta hark argitu du egurra baldintza hauetan mantentzen bada, zoruarekin kontaktu zuzenean egon gabe, estalita eta ongi aireztatuta, behar bezelako egoeran mantenduko dela. Hala ere, egituraren babesa indartzeko eta kontserbazio-baldintzak hobetzeko, berariazko instalazio bat egitea aurreikusten du Udalak datozen hilabeteetan.