Gorostizako haur jolas parkea estaltzeko proiektua onartu du Udalak
2015. urteko bukaeran Udalak martxan jarri zuen Gorostiza parkea estaltzeko parte hartze prozesua, hainbat bilera eginez interesatuekin, web orrian iradokizunak bilduz eta hurrengo fase batean aukera ezberdinak aurkeztuz herritarrei, hauek gustukoena aukeratu zezaten.
Horien artean “Biark Studio, SLP” enpresak aurkeztutako “Zuhaitzak” proiektua izan zen bozkatuena, eta hori izango da, hain zuzen ere, aurrera eramango den proiektua. Irizpideetariko bat ekintzaren gehienezko aurrekontua 180.000 €ak (BEZ gabe) ez gainditzea zen, baina parte hartze prozeduran sartutako bi osagarriri, besteak beste, gaur egun banatuta dauden bi kautxozko lur eremuak batzea eta parkearen alde batean hesi bat ipintzea onartu eta gero, 5.379,38 €ko igoera onartu da, eta guztira 185.379,38 €koa (BEZ gabe) izango da aurrekontua.
Beraz, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du “Gorostizako haur jolas parkea estaltzeko proiektua eta dagozkion obrak” kontratatzeko prozesua abian jartzea, esleipen irekia bidez.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Arrasateko irisgarritasuna hobetzeko 151.670 euro inbertitu dira 2019/11/28
- Santa Barbarak ur parke berria izango du 2019/09/24
- Arrasateko alde zaharra barne-eraberritzeko plan bereziari aldaketak egiteko parte-hartze prozesuan 10 ekarpen jaso ditu Udalak 2019/09/10
- Makatzenako igogailuko obrak amaitu dira eta eskailerak zabalik daude dagoeneko 2019/04/05
OZMA
- Arrasateko irisgarritasuna hobetzeko 151.670 euro inbertitu dira 2019/11/28
- “Goazen soka parkera!” izan da Gesalibar auzoko haur parkea berritzeko arrasatearrek aukeratutako diseinua 2019/11/12
- Gesalibar auzoko haur parke berria 9 proposamenen artean aukeratu ahal izango da 2019/10/21
- Urriaren 18an zabalduko da epea Arbolapeta aldean kamioi dendak jartzeko lizentzia eskatzeko 2019/10/17