Gurasoei seme-alaben hezkuntza-lanean tresnak eskaintzeko hitzaldi eta tailer ugari antolatu ditu Udalak
Arrasateko Udalak, gurasoen hezkuntza-lanari babesa emateko gurasoentzako seme-alaben heziketaren inguruan zenbait hitzaldi eta tailer antolatu ditu datozen asteetarako.
Helburua da gurasoekin seme-alaben heziketaren inguruan hausnartzea, eta gurasoei egunerokotasunean sortzen zaizkien kezka eta zailtasunak konpartitzeko guneak eskaintzea.
Alde batetik, 8 hitzaldi antolatu dira Arrasaten, horietatik lau Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren “TREBA Gurasoak” prestakuntza-ekimenaren baitan:
Eguna |
Ordua |
Hitzaldia |
Hizlaria |
---|---|---|---|
Otsailak 1 eguaztena |
18:00 |
Antsietatea ezagutzen. Nola lagundu gure seme-alabei? |
Itxaro Beristain |
Otsailak 9 eguena |
18:00 |
Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean |
Leyre Cano |
Otsailak 21 martitzena |
18:00 |
Seme-alaben autoestimua elikatzen |
Nerea Mendizabal |
Martxoak 28 martitzena |
18:00 |
Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak |
Leyre Cano |
Apirilak 26 eguaztena |
18:00 |
Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola kudeatu |
Rakel Gamito |
Maiatzak 15 astelehena |
17:30 |
LGTBIQ+ identitateak haurtzaroan eta nerabezaroan |
Udal Sexologia Zerbitzua |
Maiatzak 22 astelehena |
17:30 |
Nerabeak eta bikote harremanak |
Udal Sexologia Zerbitzua |
Maitzak 29 astelehena |
17:30 |
Sare sozialak eta sexualitatea |
Udal sexologia Zerbitzua |
Bestalde, seme-alaben adinaren arabera gurasoentzako 3 tailer ere eskainiko ditu Udalak:
- Haziera taldea 0-5 urte: Hezkuntza eta hazkuntzaren inguruko zalantzak argitzeko. Itziar Rosadok eta Jon Urdinetak dinamizatuko dute. Astelehenetan (Otsailak 13, martxoak 6, apirilak 17, maiatzak 8, ekainak 5), 17:30etik -19:30era Txikitxokoan, zaintza zerbitzua eskainiko da.
- “Gurasotasuna m-z idazten: maitasuna eta mugak”: Virginia Belategik dinamizatuko du, eguenetan (Martxoak 2, 9, 16, 13, 30), Kulturateko Loramendi gelan, 6-11 urteko taldea 17:00etatik 18:30era eta 12-16 urteko taldea 18:45etik 20:15era.
- Zailtasunei aurre egiten: AGIPAD elkarteak dinamizatuko du, eguaztenetan (Otsailak 1, martxoak 1, 15, 29, apirilak 19, maiatzak 3, 7, 31), Kulturateko Loramendi gelan, 3-11 urteko taldea 17:30etatik 18:30era eta 12-16 urteko taldea 18:45etk 20:15era.
Hitzaldi eta tailerretan izena emateko honako bideak daude zabalik: BAZ, 943 25 20 00 edota izenemateak.arrasate.eus web atarian.
Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- Atarte, mendekotasun arina duten pertsonentzako Eguneko Arreta Zerbitzu berria Arrasaten 2022/12/21
- Senegal ezagutzeko, ipuin kontaketa “Mundutik Arrasatera, Arrasatetik Mundura” egitasmoaren baitan datorren abenduaren 15ean Kulturaten 2022/12/12
- Drogen kontsumoei lotutako arrisku murrizketak lantzeko ikastaroa 2022/11/17