Gurasoentzako hitzaldi eta tailerrak antolatu ditu Arrasateko Udalak
2025/10/08
Helburua da gurasoekin seme-alaben heziketaren inguruan hausnartzea, eta gurasoei egunerokotasunean sortzen zaizkien kezka eta zailtasunak konpartitzeko guneak eskaintzea.
Guztira 3 hitzaldi eta 2 tailer antolatu ditugu Arrasaten, horietatik 2 hitzaldi Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren “TREBA Gurasoak” egitarauarekin elkarlanean:
Hitzaldiak |
Eguna / Lekua |
Hizlaria |
Drogen kontsumoaren prebentzioa familiatik |
Urriak 27 astelehena Kulturate - Areto Nagusia |
Ixone Akarregi eta Ainhoa Lauzirika. |
Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean. |
Azaroak 6 eguena Kulturate - Loramendi gela |
Leyre Cano |
Gure emozioak kudeatzen, seme-alaben bidelagun izateko. |
Azaroak 10 astelehena Kulturate - Areto Nagusia |
Miren Ros |
Hitzaldi guztiak 18:00etan izango dira, Kulturaten.
Tailerrak ostera hilean behin egingo dira asteazkenetan, eta tailer bakoitzak 7 saio izango ditu.
Tailerrak |
Adin tartea |
Data / Lekua |
Dinamizatzaileak |
Hasiera eta haur masaje tailerra |
0-2 urte |
Azaroak 5 10:00-11:30 Txikitxokoan |
Itziar Rosado Jon Urdineta |
Bizipen tailerrak: ● Arizmendi Ikastolan Olarte gunean ● Arrasate Herri Eskolan Erguin eraikinean |
2-6 urte |
● Azaroak 5 17:00-19:00 ● Azaroak 12 17:00-19:00 |
Itziar Rosado Jon Urdineta |
Izen emateko: BAZ: 943 25 20 00 / Izenemateak.arrasate.eus