Gurasoentzako hitzaldia antolatu du Udal Prebentzio Zerbitzuak

2018/11/28
Mugikorren, sare-sozialen eta bideo-jokoen erabilera osasungarria eta kontzientea

Gero eta gazteago hazten dira umeak Internet-a, sare sozialak eta bestelako aplikazio berriak erabiltzen, eta bereziki haurtzaroan bideo-jokoetara eta sare-sozial zehatz batzuetara bideratzen dute haien arreta. Eduki digital hauek era kritiko batean baloratzeko gaitasunik gabe kontsumituz eta barneratuz.

Azaroan zehar, Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako ikasleek, sare sozialen eta bideo jokoen erabileraren inguruko hausnarketa egin dute EMOKI kooperatibako kideen bitartez. Hausnarketa hau, gurasoekin ere egin ahal izateko, abenduak 13rako gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatu du Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak.

Izena ematea abenduaren 11ra artehemen sakatuz.