Gurasoentzako hitzaldia antolatu du Udal Prebentzio Zerbitzuak

2019/04/29
“Mugikorren, sare-sozialen eta bideo-jokoen erabilera osasungarria eta kontzientea”

Gero eta gazteago hasten dira umeak Interneta, sare sozialak etab. erabiltzen eta DBHn jada gehienek badute haien mugikor propioa. Hori dela eta, nerabeen artean mugikorren, sare sozialen eta bideojokoen erabilera osasuntsua bultzatzeko asmoz, Institutuko eta Arizmendi Ikastolako ikasle eta irakasleak gai honen inguruko hausnarketa egiten ari dira ikastetxean EMOKI kooperatibaren bitartez.

Hausnarketa hau, gurasoekin egitea ere garrantzitsua deritzogu, hori dela eta,  maiatzak 20rako gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatu du Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak.

EDUKIAK 

  • Sare-sozial eta bideo-joko erabilienak
  • Mugikorraren, sare sozialen eta bideo-jokoen erabilera egokia egiteko estrategiak
  • Emozioen kudeaketa testuinguru digitalean
  • Interneten beste pertsona batzuekin dauzkaten harremanak osasuntsuak izateko irizpideak

 

MAIATZAK 20an 18:00-20:00

12- 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta

HIZLARIAK: Ainhoa Arruabarrena eta Jone Zalduegi.

HIZKUNTZA:

  • Euskaraz: Kulturateko Jokin Zaitegi gelan
  • En castellano: en la sala Loramendi de Kulturate

 

Izena emateko hemen.