Gurasoentzako saioak: ditugun jarrerak seme-alaben sexualitatearen aurrean
2019/05/13
Honen inguruan hausnartzeko Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak eta Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak, 0-18 urteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta sexualitatearen inguruan hainbat saio antolatu ditu.
Pertsona bakoitza bakarra eta errepika ezina delako, seme-alabei bizitzeko eta adierazteko modu propioa eraikitzen laguntzea da gurasoen eginkizunetariko bat.
Seme-alabak zoriontsu izaten laguntzeko, sexualitatearen inguruan egiten dituzten galderak erantzuteaz gain, beraien gorputza ezagutu, onartzen lagundu, komunikatu, hitz egin, entzun, izan ditzaketen iritziak errespetatu behar ditugu, hau da, sexualitatea hazkunde balore bezala pentsatu.
Guzti honen inguruan hausnartuko da seme-alaben adinaren arabera egingo diren saioetan:
- 0-5 urte: euskaraz ekainak 3 - gazteleraz ekainak 12, Kulturateko Loramendi gelan 18:00 – 19:30
- 6-12 urte: euskaraz ekainak 4, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan - gazteleraz ekainak 5 Kulturateko Loramendi gelan 18:00 – 19:30
- 13-18 urte: euskaraz ekainak 17 - gazteleraz ekainak 19, Kulturateko Loramendi gelan 18:00 – 19:30
Bertaratzeko asmoa baduzue deitu maiatzak 29a baino lehen 943 25 20 07 telefonora edo eman izena Udaleko web orri honetan: http://www.arrasate.eus/izen-ematea
Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- Arrasateko Udalak 3.500 euro bideratu ditu dirulaguntzetan udalekuetan haurren parte hartzea bermatzeko 2022/07/13
- Arrasateko Udalak eta San Juan Bataiatzailearen parrokiak akordioa lortu dute beste 10 urterako, Musakolako jubilatuen etxeak San Isidron jarraitu dezan 2022/07/12
- Ekainaren 8an amaiera emango zaio Aniztasunaren Hilabeteari ‘El tren de la memoria' zine forumarekin 2022/06/08
- Kulturaten Aspace Gipuzkoaren 50. urteurreneko erakusketa ibiltaria aurkeztu da 2022/05/18