Gurasoentzako saioak: sexualitate aske eta osasuntsua eraikitzen.

Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak 0-18 urteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta sexualitatearen inguruan hainbat saio emango ditu. Izen ematea apirilaren 14ra arte dago zabalik

Pertsona bakoitza bakarra delako, seme-alabei bizitzeko eta adierazteko modu propioa eraikitzen laguntzea da gurasoen eginkizunetariko bat.

Bide horretan, heziketa afektibo-sexuala garrantzitsua da. Seme-alabak zoriontsu izaten laguntzeko, egiten dituzten galderak erantzuteaz gain, beraien gorputza ezagutu, onartzen lagundu, komunikatu, hitz egin, entzun, izan ditzaketen iritziak errespetatu behar ditugu. Guzti honen inguruan hausnartuko da seme-alaben adinaren arabera egingo diren saioetan: 

  • 0-5 urte: Apirilaren 21, 18:00 - 20:00 Kulturateko Loramendi gelan
  • 6-12 urte: Apirilaren 25ean, 18:00 - 20:00 Kulturateko Loramendi gelan
  • 13-18 urte: Apirilak 18an, 18:00 - 20:00 Kulturateko Jokin Zaitegi gelan

Saioak, Udal Sexologia Zerbitzuko Montse Velasco pedagogoa/sexologia hezitzaileak zuzenduko ditu.

Izena emateko, sakatu hemen.