Gurasoentzako tailerra
Helburua gurasoek estrategia pertsonalak, emozionalak eta hezitzaileak bereganatzea da, familia-bizikidetza positiboa eta gurasotasun-eredu positiboak garatzeko.
Hartzaileak: Seme-alaben heziketan zailtasunak izan ditzaketen familiak, dela gurasoek erabiltzen duten heziketa ereduak eraginkorrak ez direlako, familia sisteman dauden zailtasunengatik (dibortzio edo banatze prozesua...), seme-alabek eskolako egokitzapenean eta errendimenduan arazoak dituztelako, seme-alaben portaera arazoengatik, seme-alaben kontsumo goiztiarrengatik etab.
Landuko diren edukiak:
- Familiaren egitura: mugak argitu, arauak adostu, azpisistemen arteko aliantza egokiak sendotu.
- Komunikazioa: adierazteko, entzuteko, desberdintasuna onartzeko gaitasuna landu.
- Gurasotasun positiboa: gurasoak ahaldundu seme-alabei nortasunaren bilaketan eta autonomiaren eraketan lagundu ahal izateko.
- Bizikidetasuna: bikote arteko desberdintasunak seme-alabengan ahalik eta gutxien islatzea.
- Lotura afektiboa: atxikimendua, lehentasunak, itxaropen zapuztuak eta konfiantza galtzea.
- Familiak ahalduntzea: porrota bezalako sentimenduak gainditzeko.
Tailerrak 8 saioko iraupena du, otsailetik maiatzera bitartean hilean bi saio egingo dira, Kulturateko Biteri gelan.
Seme-alaben adinaren arabera bi talde egingo dira:
- 3-10 urteko seme-alaben guraso taldea (astearteetan, 17:00etik-18:30era)
- 11-16 urte bitarteko seme-alaben guraso taldea (astearteetan, 18:45etik-20:15era).
Izen emateko Gizarte Zerbitzuetara deitu (943.25.20.07) edo prebentzio@arrasate.eus helbidera idatzi behar da, urtarrilaren 28a baino lehen.
Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- Kulturaten Aspace Gipuzkoaren 50. urteurreneko erakusketa ibiltaria aurkeztu da 2022/05/18
- Arrasateko Udalak eta herriko hainbat eragilek hilabeteko egitaraua antolatu dute, aniztasunarekiko errespetuan, tolerantzian eta aukera berdintasunean sakontzeko 2022/05/11
- Foru Aldundiak eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatuta “Komunikazio ez bortitza” hitzaldia, TREBA Gurasoak egitarauaren barruan 2022/05/03
- Arrasateko Udalak tailerrak antolatu ditu gurasoentzat ‘Sexualitatea haurtzaroan eta nerabezaroan’ gaiari buruz 2022/04/26