Gurasoentzako tailerrak
2018/01/17
                Udal Prebentzio Zerbitzuak 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako 3 tailer antolatu ditu.
            Tailer bakoitzak 6 saio izango ditu eta otsailetik martxora bitartean garatuko dira, astean saio bat eginez Kulturateko Loramendi gelan.
- Hazkuntza osasuntsu baterako tailerra, 0-5 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta.
 - Garapen emozional osasuntsua, 6-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta
 - Zer egingo dut nik orain?, 13-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta
 
Informazio gehiago hemen.
Izena emateko hemen.