Gurasoentzako tailerrak
2020/01/10
Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako 3 tailer antolatu ditu
Helburua da gurasoekin seme-alaben heziketaren inguruko hainbat gairen inguruan hausnartzea, eta gurasoei egunerokotasunean sortzen zaizkien kezka eta zailtasunak konpartitzeko gune bat eskaintzea.
Tailer bakoitzak 6 saio izango ditu eta urtarriletik martxora bitartean garatuko dira, astean saio bat eginez Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.
- Hazkuntza osasuntsu baterako tailerra, 0-5 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta.
- Garapen emozional osasuntsua, 6-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta
- Gurasotasun positiboari buruzko tailerra, 13-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta
Informazio gehiago, hemen.
Izen ematea: urtarrilak 22ra arte izango da eta plaza mugatuak egongo dira.
• BAZ 943.25.20.00 / GIZARTE ZERBITZUAK 943.25.20.07
Albiste erlazionatuak
Gazte Bulegoa
- Abian da berriro sexologia zerbitzua 2020/11/26
- Arrasateko Udaleko Emakume Txokoa zerbitzuak egitarau berezia antolatu du Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaren harira 2020/11/25
- Udalak gazte langabe 1 kontratatuko du 2020/11/24
- Arrasateko Udalak 13 eta 40 urte bitarteko herritarrei eskatzen die PCR proba egin dezatela, bat eginez Osakidetzak eta Osasun sailak egindako deialdiarekin 2020/11/17
Gizarte Zerbitzuak
- Gurasoentzat hiru tailer adimen emozionalaren inguruan 2021/01/14
- Hitzaldi bat gurasoentzat: “Sare sozialen eta bideo jokoen erabilera onuragarria” 2020/11/17
- Arrasaten bizikidetza positiboa bultzatzeko, birtualki egingo da aurten “Munduko Arrozak” ekimena uztailaren 22an 2020/07/07
- Arrasateko Udalak eta bertako Nagusien Kontseiluak jubilatu eta pentsiodunentzako gida informatiboa sortu dute 2020/06/10