Hainbat kale mozketa irailaren 2an Manu Gomez arrasatearraren ‘Erase una vez Euskadi’ filmaren grabaketagatik

2020/08/31
Abuztuaren 31an Alde Zaharreko hainbat puntutan gauzatuko dute lana ekoiztetxeko langileek, eta irailaren 2an izango du eragin gehien trafikoan: Erdiko kale, Ferrerias eta Nafarroa etorbidean egongo dira eragozpenak. Zamalanak Iturriotz eta Olarte kaletik egin beharko dira goizean.

‘Erase mi Cuadrilla la Pelicula AIE’ ekoiztetxea ‘Erase una vez Euskadi’ filma grabatzen ari da Arrasaten, Manu Gomez zuzendari arrasatearraren gidaritzapean.

Grabaketak hainbat kale mozketa eragingo ditu: abuztuaren 31an Alde Zaharreko hainbat puntutan gauzatuko dute lana ekoiztetxeko langileek, eta irailaren 2an izango du eragin gehien trafikoan goizeko 6:00etatik gaueko 22:00ak bitarte: Erdiko kale, Ferrerias eta Nafarroa etorbidean egongo dira eragozpenak. Zamalanak Iturriotz eta Olarte kaletik egin beharko dira goizean.

Irailean eta urrian zehar ere hainbat grabaketa burutuko dira herrian. Udalak unean-unean sortuko diren eragozpenen berri emango du.

Udalak herritarrei Udaltzaingoaren aholkuak jarraitzeko deia eskatzen die.