Hainbat oholku helarazi ditu Udalak aurreikusi diren tenperatura altuen aurrean

2026/05/21
Card image cap
Helburua da beroak pertsonen osasunean dituen ondorioak prebenitzea, eta horrela osasun-larrialdi bihur daitezkeen egoerak saihestea.

Uda hasteko oraindik hilabete falta den arren, gaurtik hasita eta datozen egunetan termometroak 31-32ºC-ra iritsiko dira Arrasaten.

Horregatik, Arrasateko Udalak aholku batzuk gogorarazi nahi ditu beroak pertsonen osasunean dituen ondorioak prebenitzeko, eta osasun-larrialdi bihur daitezkeen egoerak ekiditeko baliagarriak izan daitezkeenak, batez ere adineko pertsonen, patologia kronikoak dituzten pertsonen eta haurtxoen artean:

  • Eguerdiko orduetan eguzkitan ez egotea. Ez jarri inoiz zuzenean eguzkitan 6 hilabete baino gutxiagoko haurtxoak.
  • Behar bezala hidratatzea, maiz ur freskoa edanez, egarri izan arte itxaron gabe.
  • Arropa arina, zabala eta izerditzen uzten dutena erabili.
  • Saihestu jarduera fisiko bizia egitea tenperatura altuko aldietan, eta batez ere bero handieneko orduetan.
  • Etxean, leihoak eta pertsianak itxita eduki tenperatura altua denean.
  • Bero handia nabaritzen bada, hartu dutxak edo ur hotzeko bainuak, edo freskatu gorputza, batez ere aurpegia eta eskuak, ur freskoarekin eta oihal edo belaki bustiekin.
  • Etxea freskatzerik ez badago, leku fresko batean (aire girotua duen eraikin publiko batean) eguneko 2 ordutik 3ra pasatzea. Etxaluze, Usaetxe eta Zigarrolako Adinekoen Zentroak aterpe klimatiko gisa erabil daitezke: bero-boladetan babesleku diren guneak. Kanpoko espazio itzaltsuak (Monterron eta Santa Barbara parkeak) ere babesleku izan daitezke.
  • INOIZ EZ utzi inor aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu batean, nahiz eta itzalpean egon.
  • Adineko pertsonek, batez ere bakarrik bizi direnek edo mendekotasuna dutenek, babes-neurriak hartzeko zailtasunak izan ditzakete; beraz, komeni da gutxienez egunean behin bisitatzea.
  • Osasun Zentroari kontsultatu tenperatura altuekin lotutako sintomak (ahultasuna, nekea, zorabioak, goragalea, ikusmen lausoa, zorabioa...), ordubete baino gehiago luzatzen badira.
  • Larrialdiren bat izanez gero, deitu 112 telefonora.