Haurtxoen igeriketa ikastaroak

2014/09/02
Card image cap
Zozketa bat antolatu da, haurtxoen (6 hilabetetik 4 urterainokoen) eta Olagarro mailako haurren igeriketa ikastaroetan onartuta izateko, izaten den eskaera handia dela eta.

Zozketan parte hartzeko Kiroldegian eman behar da izena: epea zabalik dago eta irailaren 16a da azken eguna. Gainontzeko daten eta arautegiaren berri web orriko “Zozketak” atalean aurkituko duzue.

Bestalde, zuen seme-alabak 4 urte beteak baditu eta oinarrizko maila baino handiagoa duela uste baduzue, irailaren 15 eta 16an izango dira maila probak, arratsaldez. Kiroldegira deitzea nahikoa da izena emateko.