Hauteskundeetan bozkatzeko sei hautesleu egongo dira Arrasaten

2020/07/10
Card image cap
Igandeko hauteskundeetarako sei bozketa puntu egongo dira Arrasaten: Kulturate (Ferixaleku ordez), Etxaluze, Jokin Zaitegi, Institutua, Toki Argi eta Erguin.

17.284 arrasatearrek dute igandean, uztailaren 12an, botoa emateko eskubidea eta sei hautesleku prestatu dira horretarako: Kulturate (Ferixaleku ordez), Etxaluze, Jokin Zaitegi, Institutua, Toki Argi eta Erguin.

Kulturaten hamar mahai egongo dira, Klaustroan sei mahai egongo dira (11a, 11b, 12a, 12b, 13u eta 14u) eta Areto Nagusian lau (15a, 15b, 16a eta 16b). Etxaluzen tabernan egongo dira hautesmahaiak, eta Institutuan harreran bi mahai eta jangelan beste bi egongo dira. Jokin Zaitegin, berriz, geletan egin beharrean, areto batean jarriko dira bozkatzeko mahaiak. Gainerako lokaletan espazioa bikoiztuko da segurtasuna bermatzeko.

Bozkatzera joateko orduan ondoko aspektuak bete gomendioak kontuan eduki beharko dira:

  • Maskarilla erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • Bi metroko distantzia errespetatu beharko da.
  • Sartzerakoan eta irteterakoan eskuak gelarekin garbitu beharko dira.
  • Kabinetan ez da egongo gortinarik eta botoa etxetik prest eramatea gomendatzen da.
  • Etxean berrikusi errolda-txartela jakiteko zein den hautes-mahaia.

 

Bide batez, azken egunetan Gipuzkoan sortu diren COVID 19ko fokoak kontutan izanik Arrasateko Udalak adierazi nahi du “arduraz jokatu dezagun gure buruak eta besteenak zainduz”.