HAZI-Fraisoro eta Arrasateko Udalak ikastaroa antolatu dute
“Produktu fitosanitarioen aplikatzailearen agiria” ikastaroa antolatu dute HAZI-Fraisoro eta Arrasateko Udalak, nekazaritzan erabiltzen diren botikak modu seguruan erabiltzeko agiria eskuratzeko helburuarekin, azaroaren 9 eta 18 bitartean.
Estatu mailako legedi berriak agintzen du: “2015eko azaroaren 26tik aurrera produktu fitosanitarioen erabiltzaile eta saltzaile guztiek izan beharko dute dagokien produktu fitosanitarioen erabiltzaile txartela. Gainera, erabilera profesionaleko produktu fitosanitarioak erosi ahal izateko txartela aurkeztu beharko da dendan”.
26 orduko ikastaroa izango da, erderaz, 36€ko prezioarekin, eta Arrasateko Etxaluze Eraikinean izango da, hurrengo ordutegiarekin:
- 2015/11/09: 15:00-20:00
- 2015/11/10: 15:00-20:00
- 2015/11/11: 15.00-19:00
- 2015/11/16: 15.00-19:00
- 2015/11/17: 15.00-19:00
- 2015/11/18: 15.00-19:00
Informazioa eta matrikula: Fraisoro Eskola. 943692166. fpefraisoro@hazi.eus
Albiste erlazionatuak
Lehen sektorea
Ingurumena
- BERTAN BEHERA geratuko da ZUHAITZ EGUNEKO landaketa herrikoia 2023/01/17
- Urtarrilaren 21ean Arrasateko Zuhaitz Egunaren X. edizioa ospatuko da, ohiko zuhaitz azokarekin eta Etxezarretan 400 haritzen landaketarekin 2023/01/11
- Arrasateko argiteria publikoaren % 60 LED teknologiaduna da, eta energiaren kostuan % 50 aurreztea lortu da 4 urtean 2022/11/09
- Urriaren 14tik 16ra ospatuko da aurten Puntaik Punta, Debagoieneko Bidezidorren Jaialdia 2022/10/11