Helduei zuzendutako bizikletan ibiltzeko ikastaroa Arrasaten urriaren 11tik 20ra

2022/10/06
Ikastaroa urriaren 11, 13, 18 eta 20an izango da eta Musakolako kiroldegian emango da arratsaldez, 18:00tatik 19:30tara. Ez da beharrezkoa izango bizikleta izatea.

Arrasateko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, helduei zuzendutako bizikletan ibiltzeko ikastaroa eskainiko du urriaren 11, 13, 18 eta 20an. Ikastaro bakarra izango da eta Musakolako kiroldegian emango da arratsaldez, 18:00tatik 19:30tara.

Ez da beharrezkoa izango bizikleta izatea, izen ematea burutzean bizikleta behar dutela adieraziz gero, ikastaroa emateko bat utziko zaio.

Izen ematea https://izenemateak.arrasate.eus atalean, BAZen edo Musakolako kiroldegian burutu daiteke.