Herrigune Historikoa Erabat Birgaitzeko Plan Berezia web orrian ikusgai

2014/06/11
Card image cap
Arrasateko Udalak bere weborrian jarri du Arrasateko Herrigune Historikoa eta Errabalak erabat birgaitzeko Plan Bereziaren Testu Bateratua.

Arrasateko Udalak, plan orokorrarekin egin zuen bezala, bere weborrian jarri du Arrasateko Herrigune Historikoa eta Errabalak erabat birgaitzeko Plan Bereziaren Testu Bateratua.

Udalbatzarrak 2013ko uztailaren 23an egindako bilkuran onartu zuen behin betikoz plan hau, eta 225 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2013ko azaroaren 26koa, argitaratu zen.

Lehendabiziko aldia da agiri hau weborrian argitaratzen dela. Asko erabiltzen den dokumentua denez, hiritarrei kontsulta errazteko helburuz jarri da interneten. Planaren dokumentu guztiak kontsultatu ahal izango dira: planoak, memoria, hirigintza araudia, ekonomi-finantza agiria, egitaraua, eta, batik bat, eraikuntza unitateen hirigintza fitxak.

Izan ere, eraikin bakoitzak hirigintza fitxa bat dauka. Hemen eraikinari buruzko informazio zabala jasotzen da: zein sailkapen daukan eraikinak, zer eskuharmen burutu daitekeen bertan, elementuren bat desegokia ote den, lurzatiari buruzko informazioa, karkaba okupatzen duen…

Testua ikusteko sakatu hemen.