Herriko 19 langabetu kontratatuko ditu Udalak
2016/09/23
Atzo Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako akordioaren arabera, Arrasateko Udalak udalerriko 19 langabetu kontratatuko ditu hurrengo hilabeteetan zehar, aldi baterakoak, Lanbiderekin elkarlanean.
Zehazki egingo diren kontratuak honako lanpostuekin dute zerikusia:
- Peoia (Igeltserotza)
- Igeltseroa
- Peoia (lorezaintza)
- Pintorea
- Baso/erreka taldeburua
- 3 baso/erreka langile
- 3 administrari
- Informatika laguntzailea
- Argazkien katalogatzailea
- Erakusketa dinamizatzailea
- Dokumentalista / Digitalizazio teknikaria
- Ingenieru Tekniko elektrikoa
- AOT / Zuzenbidean lizentziatua
- Gizarte hezitzailea
- Kirol aholkularia
|
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian), LANBIDEren web orrian, udal webgunean eta gainontzeko euskarri informatiboetan iragarriko diren epeetan. |
|
Aukera egiten duen lanpostu bakoitzeko inskripzio edo izen emate bat egin beharra dago. |
|
LANBIDEk egingo du izangaien aurretiko aukeraketa, ezarritako baldintzen arabera. |
|
Izangaien azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz, eranskinean jasotakoaren arabera. |
Informazio gehiago