Herriko 4 gazte langabe kontratatuko ditu Udalak
2018/10/15
Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako akordioaren arabera, Arrasateko Udalak udalerriko 4 gazte langabe kontratatuko ditu hurrengo egunetan zehar, aldi baterakoak, Lanbiderekin elkarlanean eta Europako Gizarte Funtsaren finantziazioarekin
Zehazki egingo diren kontratuak honako lanpostuekin dute zerikusia:
- 3 Teknikari/Teknikari laguntzaile
- Dokumentalista
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian), LANBIDEren web orrian, udal webgunean eta gainontzeko euskarri informatiboetan iragarriko diren epeetan.
Aukera egiten duen lanpostu bakoitzeko inskripzio edo izen emate bat egin beharra dago.
LANBIDEk egingo du izangaien aurretiko aukeraketa, ezarritako baldintzen arabera.
Izangaien azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz, eranskinean jasotakoaren arabera.
Informazio gehiago HEMEN
Albiste erlazionatuak
Enplegua
- ‘Zerbitzu berezietako (C2)’ langile bi hautatzeko deialdia 2022/07/07
- Udalak liburuzain laguntzaileen lan poltsa sortuko du 2022/06/15
- Sorosleen lan poltsa osatzeko hautaketa prozesuan, izena emateko epea maiatzaren 26an amaituko da. 2022/05/23
- Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak 2022/05/12
Gazte Bulegoa
- Herriko udalekuak 2022/05/16
- Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak 2022/05/12
- Arrasateko Udalak eta herriko hainbat eragilek hilabeteko egitaraua antolatu dute, aniztasunarekiko errespetuan, tolerantzian eta aukera berdintasunean sakontzeko 2022/05/11
- Maiatzean eta ekainean bisita historiko eta mendi ibilbide ugari aukeran Arrasate ezagutzeko 2022/05/11