Herriko 6 langabe kontratatuko ditu Udalak

2017/05/05
Apirilaren 12an Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko Enplegua zuzenean Sustatzeko Programa onartu zuen

Iaz bezala, Arrasateko Udalak herriko langabeak kontratatuko ditu hurrengo hilabetetan zehar, bi programa hauen baitan:

1)   Lanbidek sustatutako Enplegu Programa.

2)   Udalak zuzenean sustatutako Enplegu Programa

Lanbideren programaren deialdia beranduago egingo bada ere, dagoenekoz egin da Udalaren zuzeneko programari dagokion deialdia; izan ere, apirilaren 12an onartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak beherago aipatzen diren sei kontratuok egitea:

  • Zuzenbidean lizentziatua (6 hilabetez, %100eko jardunaz).
  • Leialtze teknikaria (12 hilabetez, %50eko jardunaz).
  • Prebentzio teknikaria (6 hilabetez, %100eko jardunaz)
  • Teknikaria edo teknikari laguntzailea (5S) (12 hilabetez, %50eko jardunaz).
  • Teknikaria edo teknikari laguntzailea (Zerbitzuen gutuna) (12 hilabetez, %50eko jardunaz).
  • Turismo teknikaria (5 hilabetez, %80eko jardunaz).

 

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian), LANBIDEren web orrian, udal webgunean eta gainontzeko euskarri informatiboetan iragarriko diren epeetan.

Aukera egiten duen lanpostu bakoitzeko inskripzio edo izen emate bat egin beharra dago.

LANBIDEk egingo du izangaien aurretiko aukeraketa, ezarritako baldintzen arabera.

Izangaien azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz, eranskinean jasotakoaren arabera.

Informazio gehiago hemen.