Arrasateko Udalak herriko ur sareko kontagailu guztiak aldatuko ditu, digitalizazioaren eta ur kudeaketaren eraginkortasunaren mesedetan

2023/09/07
Card image cap
Irailaren 11n helduko zaie aldaketa lanei, eta horiek faseka garatuko dira, lau urtean.

Datorren astetik aurrera, Arrasateko Udalak urrats bat gehiago emango du digitalizaziorantz, baita udal kudeaketaren eraginkortasuna hobetzeko bidean ere.

Izan ere, irailaren 11n hasita eta datozen lau urteotan, herriko ur sareko ur kontagailu guztiak aldatzen hasiko da. Lan horiek, jakina, faseka garatuko ditu, lau urtean.

Eraginkortasuna ardatz

Ur kontagailuen aldaketarekin, digitalizaziorantz urrats bat gehiago emateaz gain, ur kudeaketaren eraginkortasuna eta kudeaketa horri loturiko tramiteak erraztea lortuko du udalak. Hau da, kontagailuen aldaketarekin errazagoa eta azkarragoa izango da, esaterako, ur kontaketak egitea, aberiak identifikatzea eta konpontzea…

'Arrasateko Udalaren helburua da etengabeko hobekuntzaren bidean aurrera egiten jarraitzea, eta, horri lotuta, urrats garrantzitsua izango da ur kontagailuen aldaketa. Ur sareari loturiko alderdi guztiak digitalizatuta egongo dira, eta horrek eraginkortasuna eta bizkortasuna ekarriko ditu kudeaketan’, adierazi du Kepa Urteaga zinegotziak. ‘Kontagailu berriekin, ur neurketak digitalizatuta egongo dira, eta horri esker zehatzagoak izango dira akatsak edota irakurketa okerrak, eta horren ondorioz kobrantza okerrak saihestuko dira. Horrek ere herritarrongan eragin dezake uraren erabilera arduratsuago bat, aurrezkia ere sortuz. Era berean, ur sarean arazoren bat egonez gero, errazagoa eta azkarragoa izango da hura identifikatzea, eta, horren ondorioz, baita konpontzea ere, eta lortuko dugu, besteak beste,  ur isuriak edo galerak gutxitzea. Eta horrek guztiak, jakina, ingurumenean ere izango du eragin positiboa, kudeaketaren eraginkortasuna eta arazoen saihestea edo gutxitzea ingurumenaren mesedetan joango baitira’, gehitu du.

Lanak faseka eta ezelako kosturik izan barik herritarrentzat

Esan bezala, aldaketa lanak faseka egingo dira. Guztira ia 11.000 ur kontagailu aldatuko dira, 1.300.000 €-tik gorako aurrekontuarekin.

Lehen fasea datorren astean abiatuko da, eta udalak aurreikusten du sei hileko epean egitea. Denbora horretan 3.051 ur kontagailu aldatuko dira. Klidat Fundibide Group enpresa izango da lan horiek egitearen arduraduna, eta aldaketak egin ahal izateko, enpresako kideak harremanetan jarriko dira herritarrekin edo jabekideen komunitateekin hitzordua adosteko. Aldaketak, jakina, ez du izango ezelako kosturik herritarrentzat.

Zalantzak argitzeko edo hitzordua ziurtatzeko, herritarrek deitu dezakete 943 81 22 44 telefonora edo idatzi ura@klidat.com helbidera.

Lehen faseko aldaketen eremuak

Hona hemen lehen fasean zer kaletan eta ataritan aldatuko diren. Zerrendatik kanpo daudenak beste fase batean aldatuko dira.

  1. ANBOTO KALEA: 1, 2, 3, 4, 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18, 20
  2. ARAGOI KALEA: 4, 6, 8
  3. ARIMAZUBI PLAZA: 1, 2
  4. ARRASATE PASEALEKUA: 1, 3, 5, 7, 8, 9, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 23, 27, 29, 31, 33, 35, 37
  5. EKUTIO KALEA: 4
  6. ELIZALDE KALEA: 1, 3, 8, 10
  7. ERGUIN KALEA: 1, 2, 3, 5, 7, 9, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 19, 20, 21, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 30, 32, 38
  8. ERGUIÑARRO KALEA: 2, 4, 6, 8
  9. ERREBUELTA KALEA: 4, 6, 8, 10
  10. ETXEAZPIA KALEA: 2, 4, 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18, 20, 22, 24, 26
  11. ETXEOSTEA KALEA: 2, 4, 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18
  12. GARAGARTZA AUZOA: 11, 17, 28, 32, 33, 34, 37, 39, 41, 43, 45, 46, 47, 48, 49, 50, 51, 53
  13. GARRO JENERALA KALEA: 2, 3, 10, 12, 14
  14. GESALIBAR AUZOA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 11, 12, 13, 15, 23, 25, 28, 29, 30, 32, 39, 40, 41,
  15. GIPUZKOAKO FORUEN PLAZA: 1, 2, 3, 6
  16. GOIRU KALEA: 1, 2, 3, 7, 9
  17. ISASI KALEA: 6, 22, 24, 28
  18. ISTIZABAL-GARAGARTZA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 9, 10, 11, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 20, 21, 22, 23, 24, 26, 27, 28, 30, 31, 32, 34
  19. ITXAROPENA PLAZA: 1, 3, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 13
  20. JAUREGIBARRIA KALEA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10
  21. JOSE MARIA ARIZMENDIARRETA PASEALEKUA: 1, 2, 6
  22. KALEALDEA: 1, 2, 3, 5, 7, 9, 11, 13
  23. KURTZETXIKI PLAZA: 2
  24. LARRAGAIN KALEA: 2, 4, 6, 8, 10, 12, 14, 16 ,18, 20, 22, 24
  25. LARREA PLAZA: 1, 2, 3, 4, 5
  26. LORAMENDI KALEA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 9, 11
  27. MAITENA KALEA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 17
  28. MUNAR KALEA: 2, 4, 6, 8, 10
  29. OLARAN KALEA: 2, 4, 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18, 20, 22, 24
  30. TELLERIA KALEA: 1, 2, 4, 6
  31. UDALPE KALEA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 21, 23, 25, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 21, 27, 29, 31, 33
  32. URIBARRI AUZOA: 5, 7, 8, 10, 17, 21, 22, 23, 24, 30, 35, 36, 37, 38, 39, 40, 41, 42, 44
  33. URIBARRI ETORBIDEA: 1, 3, 5, 6, 7, 8, 9, 12, 19, 20, 21, 26, 31, 33, 35, 36, 37, 39, 41, 43, 45, 47, 49
  34. URIBE AUZOA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22
  35. URIBURU KALEA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 27, 29
  36. USAETXE PLAZA: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10
  37. ZARUGALDE KALEA: 35, 56, 58, 60