Hileta zibiletan “borondatezko hizlari” izateko deialdia

2019/09/17
Udalak zerrenda osatuko du gune publikoko hiletatan borondatezko hizlari izateko prest dauden herritarrekin. Interesatuek urriak 1a arte eman dezakete izena BAZen

Hildakoaren familiak horrela eskatzen duen kasuetan bakarrik parte hartuko du hiletan borondatezko hizlariak. Bestalde, hizlariaren parte hartzea borondatezkoa izanik,, ez du Udalaren aldetik kontraprestatziorik jasoko eta ez du inolako lan erlaziorik izango.

Informazio gehiago, hemen.