Hiri antolamenduaren plan orokorra aurrerantz doa
2015eko maiatzaren 12an egindako bilkuran Udal plenoak, aho batez, behin behinekoz onartu zuen hiri antolamenduaren plan orokorra.
Plan hori, 2014ko azaroaren 4an hasiera baten onartua izan ondoren, jende aurrean egon zen. 41 alegazio idatzi aurkeztu zituzten elkarte eta herritarrek. Udalak egindako alegazio guztiak erantzun zituen eta haietako batzuk onartu egin zituen.
Bestalde, azpimarratu behar da Plan Orokor berri hau osotzeko bidean Aholku Kontseiluak izan duen eragina. Izan ere, Plan Orokorraren agiria aholku kontseiluak ere aztertu zuen; kontseilu hau Arrasateko hainbat arlo desberdin ordezkatzen dituzten pertsonek osotzen dute (gazteak, jubilatuak, emakumea, ezinduak, hezkuntza, kultura, enpresa mundua, kirolak, merkatariak…). Kontseiluak bere txostena helarazi zion Udalari, eta aipatu beharra dago hark ez zuela aurkako zehaztapenik adierazi.
Hemendik aurrerako bidea
Jadanik lan handia dago eginda, jende askoren inplikazioarekin. Hala ere, oraindik bidea jarraitu behar da Plan Orokorra behin betikoz onartu eta indarrean sartzeko. Orain, Udalak Euskal txostena eskatuko dio Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari (COTPV delakoa). Batzorde honek hiru hilabete izango ditu txostena emateko.
Txosten hau jaso ondoren, hala badagokio, Udal plenoak behin betikoz onartu ahal izango du plan orokorra. Aurreikusten da behin betiko onarpena datorren azaroan eman ahal izango dela.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Hirigune Historikoaren Birgaitze Integraturako Plan Berezi berriak Alde Zaharra “erakargarriago” egitea du helburu 2022/12/16
- Eusko Jaurlaritzak 7,37 milioi euro bideratuko ditu Arrasateko Santa Teresa auzoaren hiri-berroneratze integralerako 2022/11/16
- Irailaren 1etik aurrera TAO zerbitzua berriro ere abian, egokitzapenekin 2022/08/30
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06