Hiru konposta gune berri estreinatuko ditugu aste honetan

Musakolan, Monterronen eta Gorostizan hiru konposta gune berri jarri ditu Udalak, jasotako eskaerei erantzunez

Jadanik urte betez funtzionatzen ari diren Laubide, Uribe Auzoa eta Nafarroa etorbideko guneei beste hiru gune berri batuko zaizkie aste honetan. Bihar eta etzi inauguratuko ditugu  Musakola, Monterron eta Gorostizako konpostagune berriak.

Udalak auzo konposta ikastaroa egin duten Arrasatearrak (hiru gune berrietan, guztira, 120 pertsona inguru) gonbidatu ditu inauguraziootara.

Honakoak dira hitzorduak, zehazki: 

  • Musakolako konposta gunea (Elkano kalean): Irailak 23, 18:00etan.
  • Monterrongo konposta gunea: Irailak 23, 19:00etan.
  • Gorostizako konposta gunea (Olaran kalean): Irailak 24, 18:30etan.

Inaugurazioan azalduko da konposta guneen funtzionamendua zelakoa izango den,. Horrez gain, gune berrietako erabiltzaileei material organikoa guneetara eramateko kuboak banatuko zaizkie, eta konpostagailuetako giltzak