Zapatu honetan, “Udalatx, ura eta atxa” dokumentala ikusteko, hirugarren emanaldi bat izango da.

2023/12/14
Card image cap
Zapatu honetan “Udalatx, ura eta atxa” pelikula estreinatuko da Arrasaten eta Bilboko Mendi Film Zine Jaialdian. Arrasaterako aurreikusita zeuden bi emanaldien sarrerak minutu gutxitan agortuta, erabaki da hirugarren emanaldia egitea.

Lehen emanaldia 18:00etan izango da, eta euskara hutsean emango da. Eta 19:00etan eta 20:00etan egingo diren emanaldiak jatorrizko euskarazko bertsioan emango dira, gaztelaniako azpitituluekin.

Hirugarren emanaldirako sarrerak gaur eskuragarri

Gaur, abenduak 14, 12:00etan jarriko dira salgai emanaldi berrirako sarrerak arrasate.eus webgunean.