Hitzaldia: Zakila duten neskak, bulba duten mutilak

2015/06/01
Card image cap
Asteazkenean, ekainaren 3an, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan arratsaldeko 18:00etan eta Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak antolatuta, transexualitatearen inguruko hitzaldia. Ulertu, sentitzeko gertu.

Hizlaria Aingeru Mayor izango da, sexologoa eta Chrysallis Euskal Herria Adingabe Transexualen Familien Elkarteko lehendakaria.

Chrysallis Euskal Herria Elkartearen helburu nagusia, transexualitate egoeran dauden haurren familiendako laguntza sarea osatzea da. Etxean transexualitate egoeran dagoen haur bat ote duten zalantza duten familiei, egoera hau bizitzen lagundu eta gertutasunetik arreta eskaintzea.

Transexualitatearen inguruan ezagutza zabaltzea da Chrysallis Euskal Herria Elkartearen beste helburuetariko bat, izan ere, denok jakin beharko genuke badaudela zakila duten neskak eta bulba duten mutilak.