HURRENGO ASTEAN ZIRKULAZIOA ETENDA HERRIKO HAINBAT KALETAN

2013/02/01
Autobus geltokiak ere eten egingo dira Garibaien eta Santa Teresan.

Udalak egingo dituen asfaltatze lanak direla-eta, zirkulazioa etenda egongo da hurrengo kaleetan eta egunetan:

AGERRE kalea itxita, 21-31 eta 4-14 atarte bitartean: Astelehenean, otsailaren 4an, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:00etara.

GARIBAI kalean errail bat itxita: Asteartean, otsailaren 5ean, egun osoan zehar.

 

Aurreko guztiarekin lotuta, autobus geltokiak ere eten egingo ditugu:

SANTA TERESA kalean: ASTELEHEAN 14:00etatik 18:00etara

 GARIBAI kalean: ASTELEHENEAN 17:00etatik aurrera. ASTEARTEAN egun osoan.

 

Autobusak Nafarroa etorbidean zehar ibiliko dira eta geltokia Zerrajerako lehenengo eraikinean izango dute, Hotelaren ondoan.

 

Azkenik, esan sor daitezkeen eragozpenengatik herritarrei barkamena eskatzen diegula.

 

IKUS IDAZKIA