Ibaiarteko komertzioetan patinaje pistarako tiketak opari
2015/12/21
Lehen aldiz jarriko du Udalak patinaje pista bat, abenduaren 23tik urtarrialaren 6 arte, herriko erdigunean, Biteri Plazan, hain zuzen. Gabonetako sasoiari lotua, Arrasatearroi eta hurbilduko diren orori, aisialdi-kirol aukera ezohiko bat eskaini nahi zaie ekimen honekin.
Merkatarien elkartetik ere babestu nahi da ekimen hau, izan ere, patinaje pistak kaleko bizitasuna piztuko duen heinean, dendarien alde ere egingo duela ulertzen baita. Merkataritza indartzea ere Udalarentzat garrantzitsua danez, helburu partekatu hauek jomugan, Ibaiartek, Udalaren laguntzaz, bere komertzioetan erosketak egiterakoan, patinaje pistarako ordu erdiko tiketak oparituko ditu (danera 1000 tiket banatuko dira).
Patinaje pistako egutegia eta ordutegiak HEMEN.
Aprobetxatu aukera hau, eta disfrutatu!