Igande honetan, urriak 9, doaneko parkour ikastaroa Obenerreka Parkour Parkean

2022/10/04
Card image cap
Taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira. Izen emateak burutzeko bide hauek erabili daitezke: https://izenemateak.arrasate.eus/, BAZen eta Musakola kiroldegian.

Arrasateko Udalak parkour ikastaroa eskainiko du igande honetan, urriaren 9a, dohainik. Obenerreka Parkour parke berrian emango da ikastaroa.

Ikastaroa Lotzen ADD Parkour Elkartearen gidaritzapean egingo da baina bestelako parkour eragileek ere parte hartuko dute: Parkour Bilbao (Bizkaikoak), Arabatarren Parkour Elkartea (Arabarrak), eta Indarrez Parkour eta ADD eskola (Bizkaitarrak).

Adinaren araberako ikastaroak eskainiko dira:

  • 10:00tatik 11:15era 8-11 urtekoak
  • 11:15tatik 12:30tara 12-15 urtekoak
  • 12:30tatik 13:45tara +16 urtekoak

Taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira. Izen ematea derrigorrezkoa da eta bide hauek erabili daitezke: https://izenemateak.arrasate.eus/; BAZen eta Musakola kiroldegian.