Ikasi ingelesa edota alemana Arrasaten bertan

2018/09/06
Card image cap
Interesa dutenek irailaren 19a bitarte izena eman beharko dute Eibarko Hizkuntza Eskolaren webgunean

Otsailean iragarri zuen Arrasateko Udalak ikasturte berriarekin batera arrasatearrek ingelesa eta alemana bertan ikasteko aukera izango zutela. Izan ere, orain artean, Arrasaten ez da hizkuntza ezberdinak ikasteko Eskola Ofizialik izan eta ondorioz, herritarrek kanpora joan edota eskola partikularrak jaso behar izan dituzte.

Egoera horren baitan, herritarrei aukera berriak eskaintzeko eta erraztasunak emateko helburuarekin, Udala Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Sailarekin harremanetan jarri eta zenbait bilera egin zituen. Bilera horien ondotik etorri da, Eibarko Hizkuntza Eskolako gela desplazatuak Arrasatera ekartzeko aukera.

Aipatu gelak HHEko eraikinean (EPA-n) kokatu dira eta horietan ingelesa eta alemana ikasteko eskolak eskainiko dira.

Arrasaten eskainiko diren eskolak:

 

INGELESA          B 1.2          Martitzen eta eguen             15:55-18:10

INGELESA          B2              Martitzen eta eguen             18:15-20:30

ALEMANA           A1              Martitzen eta eguen             18:15-20:30

 

Izen ematea nola gauzatu:

 

Interesa duten herritarrek irailaren 19a bitarte (egun hori barne, 13:00 arte) izena eman beharko dute Eibarko Hizkuntza Eskolaren webgunean: http://www.eoieibarheo.hezkuntza.net.

Irailaren 21n onartu eta ez onartuen behin behineko zerrendak argitaratuko dira eta irailaren 27an, aldiz, behin betiko zerrendak. Ez onartuekin itxaron zerrenda osatuko da.

Onartuak izan direnek matrikula ordaindu beharko dute. Urte osoko matrikulazio prezioa 72 eurokoa da eta familia ugariek deskontuak dituzte.

Herritarrek zein maila dagokien ez badakite mailaketa frogak egin beharko dituzte matrikulazioa egin aurretik. Informazio gehiago behar izanez gero deitu 943 200618 telefono zenbakira edota idatzi eoieibarheo@gmail.com helbidera.