Ikasleen arteko foroan ekosistemak hobetzeko esku-hartze plana onartu da

2025/09/30
Card image cap
ikasleak alkatearekin
Eskolako 2030 Agendaren baitan ikasleek iaz egindako proposamenen erantzunak jaso dituzte alkatearen eskutik.

Gaur bildu dira herriko ikastetxe guztietako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasle ordezkariak, jasangarritasunerako hezkuntzaren harira egindako lanketarekin jarraitzeko. Bigarren urtez jarraituko dugu 15.garapen iraunkorreko helburua lantzen, hau da, lehorreko ekosistemetako bizitza.

Gaurkoa Maider Morras alkatearekin elkartzeko hitzordua izan da. Hasteko, gogora ekarri ditugu iaz, ikasturte amaierako Udaleko Osoko Bilkuran aurkeztutako ondorioak, ikasturtean zehar egindako diagnostikoaren laburpen moduan aurkeztu zirenak. Ondoren, egoera horrekin loturiko arazo ekosozialak aurkeztu ditugu eta gero, alkateak azaldu du proposamen bakoitzari lotuta zer egiteko aukera ikusten duen Arrasaten. Jarraian, ikasleak beraien zalantzak argitzeko aukera izan dute eta proposamen berriak egiteko aukeraz ere baliatu dira.

Amaitzeko, aurten garatuko dugun esku-hartze plana aurkeztu dugu, helburu izango duena herriko ekosistemak hobetzea, eta hasiera eman diogu, beraz, plana martxan jartzeko faseari.