Ikastaro berria merkatarientzat salmenta-prozesuak entsegatzeko

2022/10/20
Azaroaren 9, 10, 16 eta 17an izango da, Kulturaten, Loramendi aretoan. Ordutegia: 14:15etik 16:15era. Prestatzailea Iurgi Etxebarria izango da.

Gabonetako kanpainaren aurretik, Arrasateko Udalak merkatariei zuzendutako prestakuntza-ikastaro berri bat bultzatu du: ‘Entseatu nire salmenta'.

Proposamen berri bat da arlo guztietatik: prestakuntzaren formatua, irakasgaiak, helburuak, parte-hartzea eta bizipenak. Prestakuntza hori, izenak dioen bezala, entseatzean datza; dendan aurkitzen ditugun egoera ez atseginei bigarren aukera bat ematean: eszenatokira igotzea, eta bertan gertatzen dena eta biziko dugun esperientzia ikertzea, ikastea. Burua, gorputza eta sena entrenatzea.

Azaroaren 9, 10, 16 eta 17an izango da Kulturaten, Loramendi aretoan. Ordutegia: 14: 15etik 16: 15era. Prestatzailea Iurgi Etxebarria izango da. Beharrezkoa da azaroaren 3a baino lehen izenemateak.arrasate.eus-en izena ematea.

Informazio gehiago hemen.