Ikastaroak Udal Euskaltegian

2009/11/02
Card image cap
Udal euskaltegian hainbat ikastaro eskainiko ditugu azarotik aurrera.

AISA inmigranteentzat

Inmigranteei zuzendutako ikastaroa, euskararen ikasketan lehen urratsak emateko.

Ikastaroak 60 orduko iraupena izango du, eta goizez eta arratsaldez egin ahal izango da.

Ordenadore bidezko ikastaroak

Ordenadore bidezko ikastaroak euskaltegiko ordutegian etorri ezin direnentzat. Mintzamena ere landuko da eta tutorearen laguntza izango dugu.

Euskalkia

Arrasateko edo inguruko euskaldunei zuzendutako ikastaroa, baita interesa daukan edozeini ere. Helburua euskalkia aurkeztea, sakontzea eta egiten ditugun akatsik ohikoenak zuzentzea.

Ikastaroaren iraupena 20 ordukoa izango da.

Hitanoa

Arrasateko edo inguruko euskaldunei zuzendutako ikastaroa. Euskara maila ona eskatuko da.

Ikastaroak 20 orduko iraupena izango du.

Bazkalosteko taldeak

Oraindik lekua dago bazkalosteko taldeetan, 14:45etik 16:15era, hain zuzen ere. Beraz, bazkalostean libre bazaude, animatu eta etorri.