Inauteriak 2016 kartel lehiaketarako arauak argitaratu ditu Udalak

2015/11/19
Irabazleak 400 €ko saria jasoko du

Urtero bezala, aurten ere, inauteriak iragartzeko  Kartel Lehiaketa antolatu du Arrasateko Udaleko Kultura sailak.

Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte, eta teknika librea izango da. Karteletan testu hau agertu beharko da: 2016 INAUTERIAK ARRASATE.

Kartelak 2015eko abenduaren 18a, 19:00ak baino lehen, BAZera (Biztaleen Arreta Zerbitzua) eraman behar dira.

Oinarriak hemen dituzu eskuragarri.