Inauteriak 2019 kartel lehiaketarako arauak argitaratu ditu Udalak

2019/01/28
Card image cap
Irabazleak 400 €ko saria jasoko du

Urtero bezala, aurten ere, inauteriak iragartzeko  Kartel Lehiaketa antolatu du Arrasateko Udaleko Kultura sailak.

Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte, eta teknika librea izango da. Karteletan testu hau agertu beharko da: 2019 INAUTERIAK ARRASATE.

Kartelak 2019ko otsailaren 12a, 19:00ak baino lehen, BAZera (Biztaleen Arreta Zerbitzua) eraman behar dira.

Oinarriak hemen dituzu eskuragarri.