Inauteriak 2020 kartel lehiaketarako arauak argitaratu ditu Udalak
2020/01/09
Irabazleak 400 €ko saria jasoko du
Urtero bezala, aurten ere, Inauteriak iragartzeko Kartel Lehiaketa antolatu du Arrasateko Udaleko Kultura sailak.
Lehiaketa honetan Debagoieneko eskualdeko udalerrietako batean edo Aramaioko udalerrian erroldatutako edozein pertsonak har dezake parte, eta teknika librea izango da. Karteletan testu hau agertu beharko da: 2020 INAUTERIAK ARRASATE.
Kartelak 2020ko urtarrilaren 31a, 19:00ak baino lehen, BAZera (Biztanleen Arreta Zerbitzua) eraman behar dira.
Oinarriak hemen dituzu eskuragarri.
Albiste erlazionatuak
Gazte Bulegoa
- Herriko udalekuak 2022/05/16
- Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak 2022/05/12
- Arrasateko Udalak eta herriko hainbat eragilek hilabeteko egitaraua antolatu dute, aniztasunarekiko errespetuan, tolerantzian eta aukera berdintasunean sakontzeko 2022/05/11
- Maiatzean eta ekainean bisita historiko eta mendi ibilbide ugari aukeran Arrasate ezagutzeko 2022/05/11
Kultura
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Arrasatek kulturaren aldeko apustuarekin jarraituko du uztailean, Udazabalen 15. edizioarekin 2022/06/28
- Arrasateko Udalak San Juan jaien balantze positiboa egin du, eta eskerrak eman gura dizkie herritarrei, eragileei zein langile guztiei 2022/06/28
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22